sábado, 7 de junio de 2008

NOAIN 2008






EKAINAK 29 DE JUNIO
EGITARAUA
Actos/Activités/Activities
Getze/Salinas de Galar
10.00 Pregoia Nafarroako Erregeen Jauregian (Iruñeko Alde Zaharra)
Pregón en el Palacio de los Reyes de Navarra (Nabarreria, Pamplona).
12.30 Getzen ongietorria.
Jarraian Noaingo batailaren oroitarrian ekitaldi nagusia.
Bienvenida en Salinas de Galar.
A continuación, acto conmemorativo en el monumento a la Batalla de Noain.
14.30 Herri-bazkaria Getzeko pilotalekuan. Bazkalostean: musika, kantua, zozketa…
Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak bazkalostea girotuko du.
Comida popular en el frontón de Salinas, con música y sorteo.
El grupo Bentazaharreko mutiko alaiak amenizará la sobremesa.



Nabarrako Estatua
Errepublika Nabarra

1.- Identitate juridiko nazionala, nabarrak gara. Ez gara abertzaleak, ez "nazionalista baskoak", hiritar nabarrak baizik, euskaldunak identitate kulturalez.
2.- Nabarrako Estatua, lehen Errepublika Nabarra. Nabarra errepublika demokratikoa da.
3.- Nabarrako Errepublikaren oinarrizko Konstituzioaren proposamena.
3.1.- I. Errepublika Nabarra osatzen dute Nafarroa garaia eta behera, Zuberoa, Lapurdi, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeak. Biztanleak hiritar nabarrak dira.
3.2.- Errepublika Nabarraren himnoa Gudariak da.
3.3.- Errepublika Nabarraren ofizial hizkuntza euskara da.
3.4.- Nafarroako Foru Erkidegoaren bandera da Errepublika Nabarraren ikurra ofiziala.
3.5.- Arranoa, hartza eta otsoa dira Nabarrako Errepublikaren nazional sinboloak.
3.6.- Nabar guztiek dute lan egiteko eskubidea. Langabetuak soldata jasotzeko eskubidea du. Langabetuak hezkuntza jasotzeko eta hizkuntza ofiziala menperatzeko eskubidea du.
3.7.- Nabarrako Errepublikak ez du ejertzitorik, ez armadarik. Nabarrako defentsa hiritar guztien betebeharra da.
3.8.- Nabar guztiek duten informazio eskubidea mugaezina da, sarrera internetera eta teknologi berrietara.
3.9.- Errepublika Nabarrak hiru independente botereak ditu: betearazlea, legegilea eta judiziala. Legegile botereak, bi biltzar nagusi ditu, Nabarron Biltzarra (100 biltzarkide) eta Lurraldeen Biltzarra (126 lurraldekide) - Nafarroa garaia (25), Bizkaia (25), Trutzioz (1), Araba (24), Trebino (1), Gipuzkoa (25), Lapurdi, Nafarroa behera eta Zuberoa (25).
3.10.- Nabarrako Errepublikaren hiriburua Iruñea da.

4.- Legitimazio demokratikoa. Gehiengoa lortu behar da hauteskundeetan.
5.- Udalbiltzak deitzen du Nafarron Biltzarra eta Lurraldeen Biltzarra antolatzeko eta aukeratzeko hauteskunde legegilearen data.
6.- Espainia eta Frantziako indar armatuen desarmea Errepublika Nabarran. Nabarrako Errepublikak ez du ejertzitorik, ez armadarik. Nabarrako defentsa hiritar guztiengan gelditzen da.
7.- Gerra preso nabarrak aldatuak edo erosiak izango dira.
8.- Gerra preso nabarrak indemnizatuak izango dira.
9.- Legegile botereak sortzen ditu Errepublikako judizial eta betearazle botereak. Legegile botereak, alegia, Nafarron Biltzarrak eta Lurraldeen Biltzarrak, erabakitzen ditu beste bi gorputz independenteen botereak, judiziala eta betearazlea.

http://www.eskunabarra.org/

No hay comentarios: