lunes, 7 de julio de 2008

1512 - 2012 Nafarroa bizirik



Iruñeko agerraldiak-Intervenciones en Iruñea

Nafarroa bortizki bereganatu zuten
Nafarroa armez inbaditu zuten
Nafarroa okupatu egin zuten
Nafarroa militarki menperatu zuten
Eta menperatze lana berehalaxe
hedatu zuten elizaren esparrura eta esparru zibilera.
Izan ere,dagoeneko, ohartu baikara.
Jakin badakigu, duela 500 urte gertatu zenak
eragin zuzena izan duela gure gaurko egoeran.
Jakin badakigu, Espainar edo Frantziar izatea ez dela
Nafarroaren egoera nahitaezkoa.
Jakin badakigu Espainia eta Frantziapean
egoteak onurak baino kalteak ekarri dizkiola
gure izaera, heziera eta hizkerari.
Izan ere Nafarroa libre batek, berme gehiago
eman diezaioke gure nortasunari.
Nafarroa libre batek egokiago kudea ditzake
gutasun horri kanpotik datozen
nafar berriek egiten dizkiguten ekarpenak.
Horregatik guztiagatik uste dugu, gaur, hemen,
Iruñean egin dugun ekitaldiarekin 2012. urtean
begibista jarrita duen mugimendu zabal eta
eraginkorra abian dela.

No hay comentarios: