lunes, 22 de junio de 2009

Ez daukagu ezer.

Egungo egoeran, inork ez daki nondik sartzen diren españolen bonbak. Gizartearen zati handi batentzat hemen sekulako demokrazian bizi gara eta gure “ zuzenbide estatuarekin”, dena ondo dabil.

Batzuok bizitza guztia daramagu gezurrekin eta bonben ondorioekin bizitzen.

Españolen azken bonba, beti bezala, Nafarroan erori da. Kasualitate handia omen.

Irrati euskadunen kontra.

Euskara txikitzeko edozein gauza erabiltzen dute gure etsaiek. Hemen argi eta garbi ikusten dugu, nola gure hizkuntza Espainiako boterepean dagoen, baina ez da harritzekoa, atzerriko estatuen azpian gaude eta ez daukagu eskubiderik botererik ez baitaukagu.

Boterea ez da gurea Espainiarena baizik, haiek dena erabakitzen dute, gu bitartean Espainiako indarrak dastatzen.

Espaiarren bonbak, telebistatik, parlamentutik, politikoen hitzetzatik, “nacionalismo vasco”tik datozkigu.

Eta denak Espainako estatupean, baina “ a gusto “.

Egun batean frogarik gabeko atxilotu bat, berdin die. Gero euskarazko irratien kontra, gabonetan olentzeroen kontra.

Gure boterea plastikozkoa da, birtuala , trikimailu bat . Ez daukagu Gobierno Vascorik, ezta Navarrorik ere.

Espainiako bortxakeriak aurpegi asko dauzka: telebista, armada, prentsa, politikoak, legeak eta abar…

Baina ezin gara kexatu, hau da guk nahi duguna, ala ez?

Espainiako alderdi politikoak ( euskal alderdi polítikoak espainiakoak ez balira ez lukete parte hartuko joku politiko horretan), pozik egiten ari dira beren lana. Ez da harritzekoa, begira itzazue euren nominak.

Guretzat hori kolaborazionismoa da, zertarako balio digu eurek espainiako parlamentuan lan egitea ? Ziur al gaude gure hizkuntza ez dela desagertuko? Guk zenbat erabaki har ditzakegu? Non dago gure demokrazia? Non dago gure “ ciudadanía” ? Non dago gure estatua? Oraingoz Espainia da gure estatua, haiek boterea daukate eta.

Ez da “Estado Vasco” edo “ciudadano vasco “rik, hori beste gezur bat da.

Gizartea eta herria nahasteko erabiltzen dute hori eta ondo ari dira.

Euskaldunok elkarri bonbak botatzen dizkiogun bitartean Espainiak eta bere batasunak ez dute arriskurik izango.

Espainiako biolentzia eta boterearekin amaitzeko, egin dezagun elkarlana!

No hay comentarios: