domingo, 7 de febrero de 2010

Presentación de la Comisión Soberanista de Nabarra


Nabarraren zerbitzura


- Nabarrako Burujabetza Komisioa aurkeztua izan da 2010ko otsailaren 6an Iruñean

Nabarrako Burujabetza Komisioa aurkeztua izan da gaur Iruñeko Albret Hotelean. Begoña Zorrozua eta Iñigo Domaikak gaurregun arte egindako lanak azaldu dituzte Komisioaren bozeramaile gisa. Duela gutxi sorturiko erakunde honek Nazio Batuen Erakundearen aurrean ezarritako Dekolonizazio Eskaeraren berri eman du gaur. Lehenengo eginbehar gisa Nabarrako eragile guztiei Komisioaren helburuak zeintzuk diren adieraztea dela azpimarratu dute Komisioaren kideek.


Nabarra Estatua berrezartzeko asmoa

Espainia eta Frantziak indarkeri eta genozidioaren bitartez menderaturiko Nabarra Estatuaren berrezartze prozesuan parte hartzeko borondatea baieztatu du Komisioak. Hain zuzen ere, Nabarrako Errege-Etxeak utzi du Komisioaren eskuetan Nazio Batuen Erakundeko Behatzaileekin izan beharreko harremanen bultzada. Nabarraren Dekolonizazio Eskaera Nazio Batuen Erakundeak onartu eta gero eman beharreko pausuaren berri eman dute Komisioaren kideek: mendeetan zehar Espainia eta Frantziak eragindako kalteei buruzko ahalik eta informe gehien bilketa eta kudeaketari ekingo die Komisioak. Txosten guztiak Nazio Batuen Erakundearen Behatzaileenganatu beharko dira ondorengo hilabeteetan.

Dokumentazio hori biltzeko nahian, Komisioak webgune bat prestatu izan du: http://nbk2012.blogspot.com Blog hau lagungarria izango delakoan, lantalde honek Nazio Batuen Erakundearen Behatzaileek udaberrian egingo duten bisitaren zain egongo da. Nabarrako eragileekin biltzeaz gain, hainbat bisita egingo dute gure eremuetan zehar.


Ibilbide luzea

Nabarraren Burujabetzaren berreskurapenerako prozesua luze izango dela eta gaur egindako prentsaurrekoa bezalako agertze gehiago egingo du Nabarrako Burujabetza Komisioak. Haien bozeramaleek esan duten bezalaxe duela hilabete batzu hasitako lanen berri ematen jarraituko du Nabarrako Errege-Etxeak bultzatzen ari den erakunde honek.




Al servicio de Nabarra


- La Comisión Soberanista de Nabarra ha sido presentada el 6 de Febrero de 2010 en Iruña

La Comisión Soberanista de Nabarra ha sido hoy presentada en el Hotel Albret de Iruña. Begoña Zorrozua e Iñigo Domaika, como portavoces, han explicado las labores realizadas hasta la fecha. Surgido hace poco tiempo, este órgano se ha referido a la Demanda de Descolonización presentada ante las Naciones Unidas. Como primera labor, los miembros de la Comisión se han propuesto socializar sus objetivos con todos los agentes nabarros.


La intención de restaurar el Estado de Nabarra

La Comisión ha mostrado su voluntad firme de tomar parte en el proceso de recuperación de un Estado de Nabarra conquistado por medio de la violencia y el genocidio ejercido por España y Francia. De hecho, la Casa Real de Nabarra ha dejado en manos de la Comisión el empuje de los contactos pertinentes con los Observadores de las Naciones Unidas. Así, los miembros de la Comisión han hablado sobre los pasos a dar tras la aceptación de la Demanda de Descolonización: la Comisión se encargará de reunir y procesar el mayor número posible de informes relativos a los daños causados por la dominación española y francesa a través de los siglos. Toda la documentación será entregada a los Observadores de las Naciones Unidas durante los próximos meses.

Con intención de reunir todos esos informes, la Comisión ha dispuesto un sitio web: http://nbk2012.blogspot.com Con la esperanza de que el citado blog cumpla su función, este grupo de trabajo quedará a la espera de la visita que en primavera realizarán los Observadores de las Naciones Unidas. Además de reunirse con los agentes nabarros, se espera que realicen diversas visitas a varios de nuestros enclaves geográficos.


Un largo itinerario

Dado que el proceso de Recuperación de la Soberanía de Nabarra será largo, la Comisión Soberanista de Nabarra realizará más comparecencias de prensa como la de hoy. Tal y como han asegurado sus portavoces, este órgano recientemente creado e impulsado desde la Casa Real de Nabarra seguirá informando próximamente sobre sus trabajos.


Contacto de prensa

Telefono: 653734487

Email: nbk2012@gmail.com

No hay comentarios: