martes, 10 de abril de 2012

PRO LIBERTATE NABARRA


 NAFFAR ABERTZALE BATEK GARBI EDUKI BEHARDITUEN KONTZEPTUAK
Lurraldetasuna-Historia

Lurralde galera Gaztela, Bartzelona ta Frantziaren aurka.
1054: Bureba.
1076: Trasmiera.
1134: Errioxa eta Montes de Oca.
1135: Aragoi.  (Bartzelonako kontearen aurrean)
1179: Logroño.
1200: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
1463: Sonsierra.
1512: Iruña, Tutera, Lizarra, Erriberri eta Zangozako merinaldeak.
1620: Nafarroa Beherea eta Biarno. (Frantziaren aurrean)

 Egungo politika
-Egungo egoera politikoa: herri zapaldu batek askatasuna bilatzen du; mendeetako konkisten ostean,
1620an burujabetza guztiz galdu genuen, eta gaurko egoera, gertaera horren ondorio zuzena da.
-Egoera horretan, anaien arteko borroka argi bat ikusi dezakegu. Banaketa hau kolonizatzaileek
indartzen dute, alde batekoak eta bestekoak, gezurrezko promesak eginez. Adibidez, karlistadetan
(foruak eta erlijioa), “guda zibil espaniarra” deiturikoan (estatutoa vs. erlijio erradikalizatua), gaurko
egoera zeinean inperialismoa demokrazia faltsuz mozorrotu baita (estatutoa, marko demokratikoa...)
Nahastea hainbat kontzeptutan
-Independentzia
Lehentasuna: independentzia. Frantzia-Espainiaren menpe gauden bitartean, ez da ezker eta eskuin
nabartarrik egongo, baizik espainiar edo frantsesak.
Ezin daitezke arazo soziala eta arazo nazionala banandu: izan ere, arazo nazionala arazo sozial bat da; eta lehenengo arazo soziala, arazo nazionala da.
-Burujabetza
Burujabetza, berez, ezin daiteke partekatu. Edo osoa da, edo ez da.
Burujabetza barik ez dago demokraziarik. Burujabetza gizarte demokratiko baten funtsezko premisa da.

Burujabetza da borondate bat, beste borondate baten aginpean ez dagoena.
-Demokrazia
Herriaren boterea da.
(OROKORREAN) Ez da soilik lau urtero bozkatzera joatea, baizik eta herriak gobernuak bezainbat
botere izatea, horrela estatuari forma emanez.
(GURE KASUAN) Gizarte nabartarra ezingo da demokrazian bizi, bere lurraldean inposatutako legeek agintzen badute. Honek esango bailuke herri nabartarrak ez lukeela bere buruarekiko boterea, beraz ez litzateke demokraziarik izango.

---Marko demokratikoa:
Goian esandakoari jarraiki, marko demokratikoa soilik egongo da herri nabartarrak bere lurraldearen kontrola hartzen duenean. ORDUAN erabakiko du zer egin: askatasunez erabakiko du, erabakitzeko benetako boterearen bidez erabakiko du.

-Autodeterminazioa
778 urtean autodeterminatu ginen, eta jarraitzen dugu autodeterminatzen.
Autodeterminazioa eskubiderik garrantzitsuena da, hau barik ez dago beste eskubiderik.
Ez da bozkatzen den zerbait, baizik eta igarri egiten den zerbait: herri bat ezin dezakegu definitu, herria aurkitu egiten da: herria autodefinitu egiten da, autodeterminatu.

-Inperialismoa eta kolonizazioa
Estatu dominatzaile bat da konkistatutako lurraldea dominatzen duena biolentziaren bidez.
Konstituzioa, legeak, hauek betearazteko sortutako polizia guztia... biolentzia dira.
Espainia eta Frantziak kontrolatzen gaituzten bitartean ezin izango da biolentziaren ausentziarik egon.
-Gure oztopoak
-Konstituzioa
Konstituzioa ez da errespetatu beharko genukeen zerbait, baizik eta Espainiaren batasuna mantentzeko egindako testu bat.
Hasierako artikuluetan esaten da burujabetza herriak duela, gero inplizituko hau armadari pasatzen zaio (Ikus “Inperialismoa eta kolonizazioa”), armen bidez Espainiaren batasuna mantentzeko helburuarekin.
Konstituziotik sortuak dira lege guztiak.

-Legeak
Okupatzaileak sortutako legeak gu kontrolatzeko dira, eta beraz guk aurrera egin ez dezagun.
Espainiar legeak errespetatzen baditugu, honek esan nahi du Espainian jarraituko dugula.
Legeak, eta hauen eragingarritasuna, dira inperioaren menpe egonarazten gaituztenak.
Bere lege propioak egin eta baliatzen dituen herria burujabea da (ikus “burujabetza”).
-Independentzia prozesua
-Helburua
Herri honen berehalako helburua independentzia izan behar da.
Beste ideologia batzuekin buruhausteak ditugu, eta hauek egiten duten bakarra da independentzia hau baldintzatzea. Helburuari ezin diogu uko egin. Erdiko fase guztiak horixe dira, erdiko faseak, baina ez helburuak berez.
-Estrategia
Estrategia da gauza bat herri honek gaur ez duena.
Planifikatu beharra dagoen zerbait da, eta zuzendua helburu zehatz baten lortzera.
Gure herriak banaketa bat jasaten du, eta printzipio falta latz bat. Honek eragiten du herria gero eta
gehiago estatu okupatzailean integraturik egotea, aurre egiten egon beharrean.

Banaketa: badaude behintzat 5 alderdi “politiko”, zeintzuek euren burua baitute independentista edo
nazionalistatzat, eta lortzen duten gauza bakarra herria banatzea da. Honez aparte, nazkaturik abstentziora jotzen duten guztiak.
Banaketa argia da, ez litzateke alderdirik egon behar, eta egotekotan bakarra: ALDERDI ABERTZALE NAFFARTARRA. Baina honek behin eta berriz inperioen hauteskundeetan parte hartzea kontraesan bat izango litzateke.

Printzipio falta: ukatu ezin daitezkeen ideia argiak dira.
Adibidez: inposaturiko administrazio batean parte hartuz, eta beraz honen legeak onartuz, ezingo garela askatu. Honek ez du esan nahi momenturen batean, taktikoki, parte hartu ahal dugunik hauteskunde batzuetan, helburu puntual bat lortzeko. Baina beti argi izanez, honek ez gaituela salbatuko.

 CONCEPTOS QUE UN PATRIOTA NABARRO DEBE DE TENERLOS CLAROS
 Territorialidad- Historia

Perdidas territoriales ante Castilla, Barcelona y Francia
1054: La Bureba.
1076: Trasmiera.
1134: La Rioja y Montes de Oca.
1135: Aragón (Ante el conde de Barcelona).
1179: Logroño.
1200: Álava, Bizkaia y Gipuzkoa.
1463: La Sonsierra.
1512: Merindades de Pamplona, Tudela, Estella, Olite y Sangüesa.
1620: Baja Navarra y Bearne. (Ante Francia)

 Política actual
-La situación política actual: en la que un pueblo oprimido trata de liberarse del opresor; es
consecuencia directa de las conquistas sufridas a lo largo de siglos, hasta que desaparecía la soberanía en 1620 totalmente.
-Dentro de esta situación se ve claramente una lucha entre hermanos también. La división está empujada por los colonizadores, quienes engañan a unos y otros con falsas promesas. Claro ejemplo de esto son las carlistadas (fueros y religión), la llamada “guerra civil española” (estatuto VS religión radicalizada), la situación actual de imperialismo disfrazado de falsa democracia (estatuto, marco democrático...)

Confusión en ciertos conceptos:
-Independencia
Prioridad: independencia. Mientras estemos bajo el yugo español-francés, no habrá derecha ni izquierda nabarra, sino españolas o francesas.
No se puede separar la cuestión nacional de la cuestión social: pues la cuestión nacional es ante todo una cuestión social, y la primera cuestión social es la cuestión nacional.

-Soberanía
La soberanía por naturaleza no puede ser compartida. O es plena, o no es.
Sin soberanía no hay democracia. Es la premisa fundamental de un sociedad democrática.

La soberanía es una voluntad que no puede ser mandada por otra voluntad.
-Democracia
Es el poder del pueblo. (GENÉRICO) No es simplemente ir a votar cada cuatro años, es que el pueblo tenga tanto poder como el gobierno, conformando así el estado.
(EN NUESTRO CASO) La sociedad nabarra no puede vivir en democracia, mientras imperen en su territorio leyes impuestas. Pues eso querría decir que el pueblo nabarro no tiene poder sobre sí mismo, por lo que no habría democracia.
---Marco democrático
Por lo dicho aquí arriba, el marco democrático solo puede venir en el momento en el que el pueblo
nabarro tome riendas del control de su territorio, Y ENTONCES decida qué quiere hacer: decidir
libremente, decidir con el verdadero poder de decidir.
-Autodeterminación
Nos autodeterminamos en 778, y nos seguimos autodeterminando.
La autodeterminación es el derecho por excelencia, sin él no existen otros derechos.
No es algo que se vota, sino que se percibe: al pueblo no se le puede definir, al pueblo se le encuentra: el pueblo se autodefine, se autodetermina.

-Imperialismo y colonización
Un estado dominador es el que ejerce la dominación sobre un territorio conquistado con violencia.
La Constitución, las leyes, toda la policía creada para hacerlas cumplir... son violencia. No va a haber ausencia de violencia, mientras España y Francia nos controlen.

Nuestros obstáculos
-Constitución
La constitución, no es algo a respetar, sino algo que simplemente está hecho para mantener la unidad de España.
En sus primeros artículos dice que la soberanía pertenece al pueblo, en los siguientes se la traslada
implícitamente al ejército (vease “Imperialismo y colonización”), con el fin claro, entre otros, de
mantener la unidad de España por las armas.

De la constitución emanan todas las leyes.
-Leyes
Las leyes que el ocupante crea son para controlarnos, y por lo tanto para no dejarnos avanzar.
El respeto a las leyes españolas conlleva la estancia en España. Las leyes y su efectividad son lo que nos hacen estar bajo el mando del imperio. El pueblo que haga sus propias leyes y las ejerza es soberano (vease “soberanía”).

Proceso de independencia
-Objetivo
El objetivo más inmediato de este pueblo debe ser la independencia. Estamos muy liados con ideologías que lo único que hacen es condicionar esa independencia. Un objetivo es algo a lo que no podemos renunciar. Todas las fases intermedias son eso, intermedias, y no objetivos en sí.
-Estrategia
La estrategia es algo que este pueblo ahora mismo no tiene.Es algo que debe ser planificado, y dirigido a la consecución de un objetivo definido. Hay una clara división y una falta de principios que hacen que cada vez estemos más integrados en el estado ocupante, en vez de estar plantandole cara.

División: los partidos. Hay al menos 5 partidos “politicos” que se denominan independentistas o
nacionalistas, que lo único que consiguen es dividir al pueblo. A parte, de todos los que se abstienen porque no se fían de ellos. La división es clara, no debería haber partidos, y de haber, solo uno: PARTIDO PATRIOTA NABARRO. Pero que este participara regularmente en las elecciones de los imperios sería una contradicción clara.

Falta de principios: son ideas claras a las que no se puede renunciar.
Por ejemplo: que participando en una administración impuesta, y por tanto, aceptando sus leyes, no podemos liberarnos. Esto no quiere decir que en algún momento, tacticamente, podamos participar en unas elecciones para conseguir un resultado puntual. Pero teniendo siempre claro que esto no nos va a salvar.
                                                                                                                  LN(Pro Libertate Nabarra)
                                                                                                                   prolibertatenabarra@gmail.com
                                                                                                         http://groups.google.com/group/naffarroa